“Izarrak dastatzea” eta Murgako Dorre mitikoan gozatzea
Maiatza, 2023Xanpain ospetsuaren sorreraren jatorria Dom Pérignon monje itsuaren kondairarekin lotuta dago; izan ere, bere erlijioso komunitateak egiten zituen ardoak hobetzen saiatzen ari zela, entsegu bat egin zuen mahatsaren hartzidura bikoitzarekin: lehena barrikan eta bigarrena botilan. Ardoaren bigarren hartzidura hartan sortutako burbuilen eraginez, kristala lehertu egin zen. Pierre Pérignonek ardoa dastatu zuen eta, poz handiz, zera oihukatu zien kongregazioko anaiei: Zatozte, anaiok… izarrak edaten ari naiz!
Gaur Murgako dorrera etorri gara. Aiarako haranean dagoen toki berezi bat da eta —eskaintzen dituen beste esperientzia atseginen artean— bertan lantzen dute, modu miresgarri batean, beren ardo txinpartatsuen bidez izarrak gure dastamenera hurbiltzeko artea.
2020ko 13 Estrellas de Salazar Brut Nature Erreserba Handiak, Murgako Dorreko mahastietan egindakoak, Urrezko Domina lortu du 2023ko Jatorri Deitura Txikien Estatuko Lehiaketan.
Ardo bisdun bikain horrek, kondaira gogora ekartzen duen izena duenak, 2021ean sari bera lortu zuen. Merezimendu horiek aitortu egiten dute upeltegiak bere burua gainditzeko duen nahia eta jardun ona, ziurrenik, Estatuko Jatorrizko Deitura Txiki honek berezko duena: Arabako Txakolina/Txakoli de Álava-z ari gara, 100 hektarea inguruko hazkuntza-azalera duenaz.
Murgako Dorrean —hazkuntzarako dauden 4 hektareetan— Hondarrabi zuri barietateko mahatsak hazten dira, eta horiekin Txikubin Txakolina, 13 Estrellas de Salazar Brut Nature Erreserba Handia eta 13 Estrellas de Salazar Brut Nature Gorria egiten dira, Araba iparraldeko lurretako mahastizaintzako legatu handia aberasten duten artisautzako hiru bitxi. Baina, bertako ardoez gain, Murgako Dorreak espazioak alokatzen ditu ekitaldiak egiteko, bisitaldi gidatuak eskaitzen ditu —dastaketekin, noski— eta eskualde pribilegiatu honetako bertako produktuak ditu salgai.